Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz aste honetako kontuekin hasi da: Poesia (Hondakindegia), Ipuin-kontaketa, kontzertuak (Neil Halstead, Burning, Xoel Lopez, Robin Beck…). Eta datorren astean, zinea, Lagun Artean Kantari, kontzertu gehiago… DESKARGATU HEMEN
Otsailari dagokiona eta azalean Xabier Landabidea. Erreportajeetan Gaztedi dantza taldea zaharberritua, eta Esperantza kaleko frontoia. Horiekin batera, Lur Malleak “Begoña eta euskerea”, “Literatura Kritika”, “Irudi albuma” edo “Inkesta” ohiko atalak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Hori aipatu digu Pantxo Irigaraik, Irulegiko Irratiko kazetariak; eta horrekin batera, sute baten ondorioz andrazko baten heriotza atzo D. Lohitzunen; Heletan jokatu E. Herriko Mus Txapelketan barakaldoarrak nagusi, eta azkenik “Luno” zamaontziaren berri ere badago gaurko kronikan. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi Gaindegiak euskalgeo.net atari berria aurkeztu zuen. Bertan, Euskal Herriko datu espazialak batu dituzte: gaurko katalogoa oinarrizkoa da, baina hedatzen joango dira, Imanol Esnaolak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean izan zen, eta kalean izandako istiluez gain, “aholkuak” utzi zizkiguten munduko mandatari horiek. Josu Larrinagak bi alde horiek aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Barakaldon ere, Martxoak 8 ospatu dute hainbat ekitaldiren bitartez, instituzionalak batzuk, Argitanek antolatutakoak beste batzuk. Eta etorkizunean, ekitaldi gehiago egingo dituzte, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean CUPeko David Fernandez. Asteko gaia “EB-AEBetako Merkataritza Hitzarmena”, eta Pertsonaia Miren Epalza da. Erdiko Kaieran “Hollywood eta emakumeak”, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Termometroan agertzen diren “Bretainia eta Ekotasa” eta Belen Urangari egindako elkarrizketa komentatu ditu. DESKARGATU HENMEN
Azkenean, Madrilgo Ferrazek (PSOEko zuzendaritzaren egoitza) Nafarroan Yolanda Barcinaren aurkako zentsura-moziorik ez aurkeztea erabaki du. Horrez gain, Mikel Bujandak Martxoak 8, Xabierraldia eta Dantza ikuskizuna komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur bukatuko da Bilbon Gizazinearen 5. edizioa. Justo Ezenarro antolatzaileak, helburuak, egun hauetako programazioa, gaurkoa eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Emakumearen eguna dela eta, 60ko hamarkadan aitzindari izan ziren emakume musikariekin osatu dugu saio monografiko hau. Emarock proiektuaren berri ere bai! DESKARGATU HEMEN
