Aiko taldeko Sabin Bikadi txistulariarekin euskal dantzez eta musikaz berba egin dugu. Erritmoa eramateko danborra jo dugu eta Aiko taldearen azken lana entzun dugu. Jota tradizionalak ere izan dezake doinu gaurkotu eta rockeroagoa gitarra elektrikoarekin interpretatuz gero; gainera, garai batean gitarra akustikoa eta espainiarra ere protagonista izan ziren euskal musika […]
Mikel Urbeltzek azaldu duenez, asteburuan, Kauta, Governors, Lou Reedi egindako omenaldia edo Abbey Road izan dira. Atzo antzerkia, eta gaur Anje Duhalderen Lagun Artean Kantari. Bihar, osteguna, Red Cross, eta ostiralean El Puchero del Hortelano. Datorren astean hitzaldia, kontzertuak, kantagintza, mendira… DESKARGATU HEMEN
Dokumental horrekin hasiko da bihar Bilbon izango den Orreaga Taldeak antolatutako ekitaldia. Joseba Ariznabarretak, besteak beste, “Independentziarik gabe demokraziarik ez dagoela” esan digu.des DESKARGATU HEMEN
Gaur, Josu Muniozguren Bilbo Zaharra euskaltegiko zuzendariaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gasteizko Herri Harresia, Hala Bedi Bi Irratia, aiaraldea,com gunea, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, 234. greba eguna betetzen dute, zuzendaritzak Espainiako Soria eta Extremadurara langileak eraman nahi dituelako. Langileek berri positiboak jaso dituzte azken egunotan, Ariane Elejabarrietak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Basurtuko ospitalean, langileek zein erabiltzaileek Basurtuko Osakidetza Gutziona batzarra eratu dute, Osakidetzan egiten ari diren murrizketak salatzeko. Lorea Uretak murrizketa horien adibide batzuk azaldu ditu, baita eraginak ere. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, umeei dedikatutako programa horrek 10 urte betzten ditu aurten. Gaur hasita, musika, magia, antzerkia, lehiaketak etab. izango dituzte datozen asteetan, Topaguneko Aritza Escandonek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ostegun eta ostiralean egingo dute Donostian, UEUk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Kontseiluak antolatuta. Idoia Torregarai UEUko prentsa-arduradunak helburuak, egitaraua eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Larunbateko Bilboko manifestazioari buruzko Anai-Artearen balorazioa, Eurokarta Frantziako legebiltzarrean, Eztabaida Ondarkin proiektuekin, eta Maskaradak izan dira Irulegiko Irratiko Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
