Martxoan egon direnak eta egongo direnak, batzuk bederen, komentatu ditu Agus Perezek. Hain zuzen, “Godot”, “Fausto”, “Pankreas”, “Misantropo” eta “Tomas Moro” antzezlanak aztertu ditu. Horrez gain, Tartean taldeko “Lingua Navajorum” lana saritua izango da Donostiako Victoria Eugenian, ostegunean, Antzerkiaren nazioarteko egunean.  DESKARGATU HEMEN

Gaurko saioan `Egun berri bat’ antzezlanaz aritu gara gure lagun Galder Perezekin. Gai sakona aukeratu du oraingoa heriotza ulertzeko antzezlana da. Oholtzan Olatz Ganboa eta Iñaki Maruri aktoreak daude. Antzezlaneko protagonista Eli da, neba galdu duen neskato gaztea. Antzezlanean zehar Elik bidaia egingo du, kanpora eta barrurako bidaia, heriotza ulertzeko […]