Gaindegiak aztertu du gaia: Imanol Esnaolak azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dagoela esan digu. Hamar urte barru, 176.000 biztanle gutxiago izango genuke, gaurko datuei erreparatuz gero. DESKARGATU HEMEN
Arazoa berriro mahai-gainean: Barakaldon ez dute argi Oiolako urtegiaren ura edangarria den edo ez, lindanoa dela kausa. Horrexegatik, afera argitzeko eskatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan ospatuko dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleek. Gaueko 21etan hasita, dantza, jokoak, sketxak, parranda eta gehiago, Liher Barrantesek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
D rerduaren afera, Garraio publikoaren greba, Eztabaida Legebiltzarrean, Euskalerria Irratiko ekipamendu berria, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean Kataluniako Independentziaren bidea. Pertsonaia Frederic Duhart antropologoa da. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak Hala Bedi Irratiaren 30. urteurrena, Carrero Blacoren hilketa, eta Gipuzkoako IATeko greba ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Igandean, hilak 22, Santurtziko Mamarigako Kultur Etxean ospatuko dutena. Eguerdian hasi eta bazkaldu ondoren jarraituko dute ospatzen Kultur Etxe autogestionatu horretan, Igorrek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Korrontziren disko berria, Cow Boy Junkies edo Richard Thompsonen kantak jarri ditu. Bigarrenean, aldiz, Dylanen kantutegia beste batzuen ahotsetan: , Elvis Presley, The Birds edo Jimmy Hendrixenetan. DESKARGATU HEMEN1 DESKARGATU HEMEN2
Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzurikak pasa den igandeko Txapelketa komentatzen jarraitu dute: gaur, gonbidatu berezia izan dute, Sustrai Colina finalista hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
Kontsumoa edo kontsumismoa, Dena den, azken 6 urtean Hego Euskal Herriko familia baten gastua %40 baino gehiago jaitsi da, EKAko Jose Luis Segurak esan digunez. DESKARGATU HEMEN
Fakun Aznarez pasa den igandean Txilen egindako hauteskundeekin hasi da: nor garaile, Michele Bachelet edo abstentzioa? Bestalde, Argentinan azken egunotan gertatzen ari diren lapurretak, hilketak eta Polizaren grebak izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
