Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Duela egun gutxi Eskoriatzan aurkeztuta, “Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik” izenarekin. Bertan, zenbait adituk ondorio interesgarri batzuk atera eta Mikel Irizarrek horiexek azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbateko Mauleko manifestazioa, Maulen egindako Bertsolarien finalaurrekoa, Euskararen Nazioarteko eguna Iparraldean, eta CADE eta AHT izan dira Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Azaroaren 24an egin zituztenak eta hantxe egon zen Paul Nicholson, Via Campesinarekin. Honduraseko gizarte zibila ondo antolatuta dagoela esan digu, Hauteskundeetan “iruzur instituzionalizatua” gertatu dela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Aneduari dagokiona eta azalean Andoni Egaña. Horrez gain, Eñaut Mitxelenak Durangoko Azoka, Auritzberriko “Liburuak atez-ate”, Iparraldeko “Herriko” ogia eta haragia, edo Artisauen lana artikuluak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Euskara jendea dokumental sorta urriaren 10ean estreinatu zuten Maulen: ordutik hona, Euskal Herriko hiriburu guztiak bisitatzeaz gain, hainbat lekutan izan da ikusgai, ETB 1en barne. Orain, Durangoko Azokara begira, DVD berezia atera dute, Hibai Castrok eta Mikel arredondok komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Abenduan denetarik prestatu dute Bilboko gune horretan, nahiz eta hil motzagoa izan Eguberrietako oporraldia dela kausa. Jabi Blazquezek kontatu digunez, abenduan euskarak eta bertso-saioek garrantzi berezia izango dute. DESKARGATU HEMEN
Pasaian egindakoak, pasa den astean, eta bertan, besteak beste, Pasaiko Kanpo Portuaren egitasmoa bertan behera geratu dela ondoriozta dezakegu. Horrekin batera, Josu larrinagak euskal tartalarie ezarritako espetxe-zigorra ere komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean PPren egoitzaren aurkako erasoa izan zen. Hori dela eta, alderdi politikoen artean hainbat ika-mika eta maniobra sumatu dira, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
“Euskarak 365 egun” lemarekin ekimen ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek, Iker Mtnez. de Lagosek kontatu digun bezala. Besteak beste, gaurtik hasita (7 Katu gaztetxean), hainbat ekimen prestatu dituzte, esaterako igandean Basaurin egingo dutena. DESKARGATU HEMEN
