Ekologia munduari lotuta eta azken egunotan izan direnak. Alde batetik, Iñaki Barcenak Tartalarien aurkako zigor eskaera itzelak azpimarratu ditu. Bestetik, lotsagarria da Prestigeren hondamendian epaileek errudunik ez aurkitzea. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan BIMEPRO jaialdiaren zenbait kontzertu izan dira, eta gaur Gatibu. Asteburuan Algara jaia, Ibilbide gidatua, umeentzako antzerkia… Eta datorren astean, besteak beste, Lagun Artean Kantari, Koldo Izagirreren hitzaldia, Zinea edo Primavera Sound jaialdia, Mikel Urbeltzek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean egingo dute, hasteko Kafe Antzokian, eta gero 7 Kaleetaraino. Horrez gain, Iñaki Larrañagak eta Lier Barrantesek Algarak urtean zehar egiten duen lana azaldu dute. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Zubietako errauskailua: agur mamuari”. Asteko gaia “Hezkidetza Hezkuntzan”, eta pertsonaia Amaia Alonso Sanchez gizarte hezitzailea. Horiekin batera, “Wolfram sindromea”, Yurre Ugarte edo Rafael Ximbó. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarriko “Katalunia badoa” komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Igor Erauzkin sexologoak aipatu gaia ekarri digu gaur: zer da Sexu Identitatea?, zertarako balio dute horren inguruko Klasifikazioek?, gure gizartea nola ikusten ditu ? Igorrek galdera horiei eta gehiagori eman die erantzuna. DESKARGATU HEMEN
Guardia Zibilaren txostena, LOMCE legea, 2010eko S. Ferminak eta epaiketa, Gamesa, Elurra, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzurikak pasa den astean Oiartzunen eta Murgian izandako saioak aztertu dituzte hasteko, eta bukatzeko Agenda. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Steve Phillipsen azken diskoa, eta Krakowiako Kroke taldearenak jarri ditu. Bigarrenean, Otis Redding, Wilson Picket, Ben E King, Rufus Thomas… alde batetik, eta Skiffle musika bestetik. DESKARGATU HEMEN
Bi urte luze dauka aferak, eta orain hasi da mugitzen, Argentinan jarritako kereilei esker. Bien bitartean gaur, Bilboko EHUko Paraninfoan, “Egia eta Justiziaren ildotik” hausnarketak egin dituzte bost lagunek, Goldatuko Juanmari Zulaikak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
