BERBAZ:iNIGO Iñigo retolaza,gizartea eraldatzea xede duten elkarteak

17 urte zituenetik gehiago ibili da Eibar eta Euskal Herritik kanpo bertan baino. Lanak eramaten duela gehienbat batetik bestera,… eta pasioak, intuizioak, bat-bateko barruko deiek. Bueltan EHra, erdi-lo izan dituen txokoak berpizten zaizkio barruan, hizkuntzak eragindakoak, kasu.

Bere espezialitatea? Antolakundeak (gizartea eraldatzea xede duten elkarteak, gobernuak eta GKEak, nagusiki) euren ikasketa prozesuetan laguntzea. Horretarako gakoak, ingurura begiratzea eta ingurua “irakurtzen” asmatzea,… berezko etengabeko aldaketan bat egin ahal izateko,… Eta horretarako norbera eraldatu behar!

Ondo onartzen dugu aldaketa, baina, gizakiok? Ala bizitza kontrolpean nahi dugu? Zelan landu dezakegu nork bere burua?… Honelako galderei ere erantzun die Iñigok. Berbaz.

Kantak:
Gure bazterrak (Ruper Ordorikak Laboaren kantuagaz)
Estoy como nunca (Eliades Ochoa)

Erreferentziak:
GeuK: Guk gEUre Kulturaz: http://geuk14.wordpress.com
harremanetarako: iñigo retolaza eguren iretolazae@gmail.com

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (144. zenbakia)

az. Ots 26 , 2014
Otsailari dagokiona eta azalean Edurne Kortazar, Mikeldi Dantza taldeko kidea. Horrez gain, Lur Malleak “Gure esku dago” Deustualdean, Deustuko jaiak, Zona Especial Norte musikaldia edo “uriola.info plataforma digitala” artikuluak komentatu ditu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak