Gaur goizean Faltzesetik gertu zebilen. Asteburuan, Pirineoetatik ibili da, Iparraldean zein Nafarroa Garaian, eta bihar, Ane Alberdik komentatu duenez, Arabara sartuko da. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Julie Covingston, Kate Bush, Sade edo Dona Summeren kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, berriz, UB-40, Eduard Brummer, Tony Ronald, Elvis Costello edo Garirenak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Lon Gorka Fernadezek honako galdera hau plazaratu du: Errealak irabaztea edo galtzea nahi duzu? DESKARGATU HEMEN
Martxoaren bigarren hamabostaldikoa eta bertan denetatik: kontzertuak, mendi irteera, ikasleentzako dantza eta kantak, hitzaldiak, ikastaroa, umeentzako ekitaldiak… Mikel Urbeltzek kontatu digunez. Informazio gehiago kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Atzoko hasiera jendetsua egin ondoren, goizaldean Nafarroara sartu da eta eguerdian Iruñeara heldu da. Bihar, Iparraldean izango da, Ane Alberdik azaldu duenez. Astelehenean, berriro egingo dugu bat Korrikarekin, zuzenean. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Zaldikia eta Donapaleuko eskandalua. Asteko gaia Mozanbike eta multinazionalak da, eta Pertsonaia Jose Ignazio Lakasta. Erdiko Kaieran Elena Lopez Agirre dugu eta bukatzeko Mikel Asurmendik berak PSEren Oscar Rodriguez Vazi egindako elkarrizketa. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Mikel Bujandak asteburuan UPNk egingo duen Kongresua izan du mintzagai: Barcina, Catalán eta CAN. Horrez gain, Korrika eta Xabieraldia komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala eta Nafarroakoaren final-aurreak komentatu dituzte. Horietaz gain, berriak, agenda eta proposamena. DESKARGATU HEMEN
Bilboko emakumeak aspalditik dabiltza etxetik kanpo lanean, nahiz eta askotan horren berririk ez izan. Ibilbide baten bitartez, Zenbat Gara elkarteak nabarmendu nahi izan du gure hiriaren historian emakumeek izandako garrantzia. Ibilbidea prestatzeaz arduratu den Iraia Biterik emakumeek Bilbon egindako hainbat gauza kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Fakun Aznarezek bi ekarri dizkigu: alde batetik Venezuelako egoera, Chavez hilda hauteskundeak laster izango direlako. Eta bestetik, ibilbide batere garbi ez duen Francisco Bergoglio argentinarra katolikoen Aita santu berria dela. DESKARGATU HEMEN
