Lehen orduan, Javaloyas, Lone Star, Zager and Evans, Dawn edo Tony Christieren kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Mongo Santamaria, Willie Bobo, Potato Valdes edo soul musika entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Korrika Bilbon, Termibusen lanak, HAPOren prozesua edo Metroaren 3. Linearen lanak jorratu ditu Aitziber Ibaibarriagak. DESKARGATU HEMEN
Igorren zegoela hasi da Ane Alberdi informatzen. Atzoko egunaz gain, gaur, besteak beste, Bilbo bisitatuko duela esan digu. Eta bihar ere, Bizkaian. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Araban egindako Bertsolari Txapelketaren finala jorratu dute. Gero, Nafarroako Txapelketa izan dute mintzagai. Horietaz gain, Albisteak eta Agenda, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik.. DESKARGATU HEMEN
Ofizialki atzo, hilaren 21ean ospatu zen munduan zehar. Egunak, hedabideen bitartez, arazoa mahai gaineanjartzeko balio duela pentsatzen du Patxi de la Fuentek. Gaur, manifestazioa egingo dute Bilbon, 19´30 Arriagatik hasita. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistaren Ana Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Mahatserriko Berton aldizkariak 15 urte daramatza indarrean. Azken zenbakia, Iker Velez de Mendizabal, Frisbeea eta Discolaris, Hartiz “Txipi”, Iñigo Azkonaren argazkiak… eta ohiko “Begoña eta euskerea” edo “Inkesta”, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
zurean.comek ematen duen informazioarekin hasi da Joxe Rojas. Gero, hiztegi berri guztiak euskalbar-en sartu dituztela komentatu du. Eta bukatzeko, teknoeus sortu dutela esan digu. DESKARGATU HEMEN
Iparraldean eusko izeneko tokiko moneta dugu indarrean, eta Bilbon horretan dabil Bilbodiru ekimena. Eunate Dalmauk tokiko monetak zertarako balio duen, nola erabili, zertan oinarrituta, hurrengo urratsak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Apirilaren 11an hasiko da, eta dagoeneko badakigu erakusketa batzuen egileak nortzuk izango diren, baita sariak jasotzeko sailkatutako izenak ere. Horrez gain, Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren inguruko zenbait berri ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
