Argazkian ikusten dozun bildumarekin hasi dogu gaurko saioa Maytals, Alton Ellis, Paragons, Skatalites, Baba Brooks eta abarren kantuak entzun ditugularik. Horretaz aparte Sharon Jones, El Rego, Budos Band, Nina Simone eta New York Ska Jazz Ensemble. Betikolez biniloak bezain baltza dan musika Kingston Hirian, nahiz eta gaur CDak ekarri ditugun… […]
Gaurkoan, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu eta hainbat kontu ekarri digu. DESKARGATU HEMEN
Duela 50 urte, 1962ko ekainean, greba egin zuten Asturiaseko meatzariek. Frankismopean, errepresio gordina izan zen erregimenaren erantzuna. Aipatu guztia dela kausa, Ahaztuak 1936-77 elkarteak ekitaldi batzuk prestatu ditu egun hauetarako Bilbon eta Gasteizen, Martxelo Alvarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Grezian izandakoak eta horren emaitzak izan ditzakeen eraginak aztertu ditu Luis Guridik. G-20ren bileraz ere hitz egin du, eta hilaren amaieran Europar Batasunak egingo duenaz ere. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, batez ere pasa den igandeko Hauteskundeak aztertu ditu Pantzo Irigaraik. Horietaz gain, Euskal Herriko Kantu Txapelketa eta izan ditu mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko kudeatzaile Isabel Isazelaiak udara begira eta euskararen munduan era freskagarrian murgiltzeko, euskaltegiak egiten dituen zenbait proposamen berritzaile aipatu dizkigu. Oraindik sasoiz zaude! DESKARGATU HEMEN
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; Batez ere igande honeta Grazian egin bozak sortu duten ikusminaz mintzatu zaigu eta balizko eraginez; Frantzian PSFren garaipena ere kontuan izan du eta ipar E. Herriko zenbait berezitasun ere aztertu ditu,Ba ote du etorkizunik Europak? DESKARGATU HEMEN
Maiatzari dagokiona eta azalean Naia Gomez uribarritarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajeetan Mendizaleen elkartasun bidea eta Solokoetxeko Bizi Nai dantza taldea. Horietaz gain, Lur Malleak Artxanda 1937ko ekainean, Aiko taldea, Inkesta eta gehiago kontatu digu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Etxaldek (baserritarren mugimendua) bere 3. batzarra ospatu zuen pasa den asteburuan Azpeitian. Bertan, besteak beste, Elikadura Burujabetasuna, Europako Nekazaritza Politika edo Etxalderen beraren ibilbidea aztertu zuten, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan ere, batzuk ekarri dizkigu Mikel Bujandak, baina seguru aski deigarriena Nafarroako gobernuan sortutako krisiarena. DESKARGATU HEMEN
