Pasa den asteburuan Larrabetzun burutu dutena. Aurten ere hainbat ekitaldi egin dituzte ume, heldu zein zaharrentzat, euskal literatura eta euskal kultura ardatzak izanik, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Asisko Urmeneta, “Gartxot” filmearen egilearekin mintzatu gara eta zinemetan dagoeneko ikusgai dagoen lanaren nondik norakoak aipatu dizkigu: Itzaltzuko bardoaren kondaira, duen egunerotasuna, partaideak… Gogoratu Asisko Urmenetak hitzaldia emango duela asteartean, hilak 5, arratsaldeko 19,30tan Bilboko kafe Antzokian. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean, berriro, sexu-eraso bat gertatu zen Barakaldoko Urban Galindon. Erasoa eguerdian gertatu zen, oso ilun eta estu den toki batean, lanak hasita eta bertan behera utzi baitzituen udalak, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta erreportaje nagusian Itsas ondoko bidegorriak jorratu dituzte. Euskara Liman, Orkideak, Pirinioetako lehen Miliarioak, Bitakora Kaiera, bi txango eta gehiago zenbaki honetan, Hektor Ortegak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Mikel Bujandak ekarri dizkigunak. Beroa dabil giroa Nafarroan ere, mobilizazioak, grebak, aldarrikapenak… Bien bitartean, datorren astean Iruñeako Espetxe berria inauguratuko dute. Agendan ere, ekitaldi batzuen berri eman digu Mikelek. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Isabel Celaá Hezkuntza sailburua. Río + 20, Josefina Campos Orduña, Emarock, Finantzen krisia eta Mikel Asurmendik berak Kotte Ezenarrori egindako elkarrizketaren berri ere izan dugu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Maiatzari dagokiona eta azalean Manya Mallabia titiriteroa. Erreportajean Lurra lantzen (Deustuko Gazte Lokala), Behin batean atalean Deustuko Erromeriak, eta Barkua bete berban PARE Deustualdeko talde feminista, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, BIGEko Ana Izagirreren txanda izan dugu. Anak datorren igandean ospatuko den Eskola txikien festaz eta eskola horien garrantziaz hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Bankiaren “kontuak”, arrisku sariaren errekorra, bankuen erreskatea…holakoak aztertu ditu Luis Guridik gaurko elkarrizketan. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasiko da ACTen 9. edizioa, Bilboko eta Barakaldoko hainbat agertokitan. Krisia gaindituz, Euskal Herriko zein kanpoko hamabi konpainiak parte hartuko du, Joseba Lazkano zuzendariak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
