…70eko hamarkadaren hasieran Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk ERROBI sortu zuten… DESKARGATU HEMEN
Disko ederrak gaur Soinugela saioan: Dr John-en “Locked Down” disko berria, Kiko Veneno-ren “Echate Un Cantecito” berargiratalpena, Paul Simon-en “Graceland”, “Memphis Marvels” Memphis-eko Gospel bilduma, Michael Kiwanuka, Juanito Pikete, Tinariwen… SAIOA DESKARGATU
Duela 75 urte, Barakaldo ere bonbardatu zuten frankistek, eta garai haiek bizi zituzten lagun batzuk omendu nahi dituzte. Hilaren 19 hasiko dira Erakusketa batekin, Koldobika Lopezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Larunbat honetan egingo dituzte Arrasaten. Horietan, honako galdera honi aurkitu nahi diote erantzuna: “Zer egitura komunikatibo behar dugu euskaldunok?” Hori eta dexente gehiago kontatu digu Mikel Irizar TOKIKOM eta Topaguneko presidenteak. DESKARGATU HEMEN
Martxan dago dagoeneko Euskal Herriko Harrizulatzaileen XIV. Liga. Aurten 6 taldek parte hartzen dute eta horietariko bat emakumeek osatuta. Hurrengo proba Muskizen izango da eta Aste Nagusian Bilbon izango dira, Jabier Santamariak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
UEUk antolatuta, uztailaren 16tik 20a bitartean egingo dute ikastaro praktiko hori Iruñean. Arantza Aldezabalek helburuak, edukiak, metodologia, egitaraua, beharrak eta gehiago kontatu dizkigu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Serge Gainsbourg Jamaikara joan zen 1979an, eta han, hemen, Kingston Hirian grabatu zuen gaur entzun dogun diskoa, “Aux Armes Et Caetera”. Diskoaren izena, Frantziako ereserki nazionalean agertzen den esaldi bat da eta Gainsbourg-ek “La Marseillase”-n letra hartu eta Reggae erritmoa jarri zion. Punkia baino punkiagoa gure Serge. The Clash, Members […]
Izen batzuk erabili arren, Erreskatea da eta eraginak gogorrak izango dira. Gogorra ere izango da Espainiako gobernuarentzat mailegatutako dirua bueltatzea. Luis Guridik gaiaren inguruko beste elementu batzuk ere aztertu ditu gaurko kolaborazioan. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, BIGEko Lurdes Imazek pasa den igandean Zarautzen egindako Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa izan du aztergai. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Fakun Aznarezek bi ekarri dizkigu. Alde batetik Kuban HIESAren aurkako txerto baten inguruan. Bigarrena Argentinako Chaco probintzian: han, gune militar bat eraiki nahi zuten, baina ezin… DESKARGATU HEMEN
