Bilbo Hiria Irratiaren 15. urteurrena dela eta, Pedro Elias Igartuak kanta sorta bat prestatu du, urte bakoitzean pare bat hain zuzen. Lehen orduan, 2004tik 2008ra, besteak beste Amadou eta Mariam, Berzaitz, Elvis Costello, Fanfare Ciocarlia edo Pettiren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, 209tik 2012ra arte, Audience, Kiko Veneno, Berri Txarrak edo […]
Gaurkoan, Fakun Aznarezek. bi berri nagusi jorratu ditu. Bata Txileko Aysénen, maputxeen lurretan: han, aldarrikapenak eta errepresioa. Bestea, aldiz, Argentinan: YPF eta Repsolen arteko gatazka, hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
Larunbat honetan Leitzan egingo dutena, Leitzako hainbat elkartek gune berri bat sortzeko asmotan. Arratsaldeko 18¨30etan hasiko da egitaraua kalejira batekin; gero, kontzertuak, ekitaldia eta kontzertu gehiago, Juan Barriola antolatzaileak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari nagusiak nazioarteko ekonomiak hazkundearen bidea jorratzeko norabidea hartu duela esan berri du. Adierazpena, Luis Guridik aztertu du. DESKARGATU HEMEN.
Iparra Hegoa egitasmoa martxoaren hasieratik dabil martxan, “Nafar estatua”lelopean. Aurten ere, egitarau mardula prestatu dute Pausun eta Seguran, Lierni Elortza antolatzaileak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Igor Kalonje, Olatz de Andres, Laussaneko Bejart Balleta eta Hedda Gabler izan dira gurean; izango direnak, Agus Perezek kontatu digunez, Bastard Productions, Horman Poster eta Claudio Tolcachir izango dira. DESKARGATU HEMEN
Gaurtik hasita, mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko Administrazio Publikoetan, murrizketak direla kausa. Bestalde, hilaren 29ko Greba Orokorra aztertu du EILASeko Arantza Fdez. de Garaialdek. DESKARGATU HEMEN
Durangoko Plateruenak antolatuta, asteburuan hasiko da eta aurtengo ardatz nagusia duela 75 urteko Durangoko Bonbardaketa izango da. Astean, erakusketa, literatura, antzerkia, musika, hitzaldiak, ibilaldi kulturala eta gehiago, Erika Uranga bozeramaleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iragan ostiralean pausatu zen zuberotar kantari dotorea; hainbeste kantu berreskuratu eta abestu zituen gizona gogoratu dugu gaurko honetan; saiatu gara zuberotar arimaren esentzia gureganatzen. Bizi bitez Zuberoa eta Dominika! DESKARGATU HEMEN
ENHE-ko kide Xabier Eliasekin izan gara; Bizilur taldearekin batera egin duten “Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentala aurkeztu digu; elikadura subirautza oinarri hartuta ekoiztutako lana. Bilbon, Sarrikoko Fakultatean egingo dute aurkezpen ofiziala martxoaren 28an, 19etan. DESKARGATU HEMEN
