Bilbo Hiria irratiak bere 15. urteurrenaren zuzuan antolatutako ekitaldia. Goizero egin ohi den Ibaizabal magazinea Kafe Antzokiko agertoki gainetik emitituko da zuzenean gaur 10:30etik 12:30era eta, horretara, jendeak entzun ezezik ikusi ere ahal izango du saioa nola egiten den. Entzuleok saioan esku hartzeko aukera izango dugu, 94 424 37 04 […]
Pasa den igandean Tolosan, ustez bere bikotekideak egina. Bilgune Feministako Miren Arangurenek hilketa honen irakurketa egin du, gauzak aldatu ez direlako lan handia egiteko geratzen dela esanez. Gaur ere elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat tokitan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Bilbo Hiria Irratiko 15. urteurrena dela eta, hilaren 28an Ibaizabal magazinea zuzenean egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian. Goizeko 10etatik 12ak arte, besteak beste Jabi Zabala, Resu Uriarte, Mikel Urbeltz, Agurtzane Rementeria, Martxelo Alvarez, berriak, komentarioak eta gehiago izango dira.
Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak atzo Andaluzian egin hauteskunde autonomikoak aipatu dizkigu: emaitzak, zergatiak,ondorioak etab.Gain-bistadizoa baino ez den arren,argazki zehatza egin digu Xabier lagunak. DESKARGATU HENMEN
Azken hileetan mugimendu asko sumatu dugu Kutxen artean eta ez dira gelditu, Luis Guridik esan digunez. Hor dugu Kutxabank berria; hor ere Nafarroako Aurrezki Kutxa, hasieran Banca Cívican eta egun Caixabankek xurgatuta; edo Euskadiko Aurrezki Kutxak eta Iparkutxak egindako batuketa. DESKARGATU HEMEN
1937ko martxoaren 27an sortu zen Lourdes Iriondo Donostian; besteak beste “Ez Dok Amairu” mugimenduko sortzaileetakoa izan zen kantari apartaren bizitzaren ibilbidean murgildu gara; zenbait kanta ere bere ahotsean entzuteko aukera duzu gaurkoan entzule. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi plataforma horrek etxebizitzaren arazoa bideratzeko Dekalogoa aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarraren Etxebizitza Batzordean. Amaia Elortzak etxebizitzaren egoera, Dekalogoa, plataforma eta gehiago kontatu digu gaur. DESKARGATUJ HEMEN
Pasa den astean Uraren Nazioarteko eguna zela kausa, elkarte ekologistek zein Auzo elkarteek deituta elkarretaratzea egin zuten Barakaldon, Oiolako urtegiko urak lindanoa daukala salatzeko. Barakaldoko udala, nola edo hala, hasi da erantzuten, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Nerabeei zuzendutako Harrapazank egitasmoak hainbat ekitaldi prestatu ditu aurten ere: igandean, Bilborocken, Moda desfile berezia egingo dute. Aritza Eskandon antolatzailearen ustez, gakoa ez da “modeloa izatea eta ikustea”, gustuko duten gai horretan ere euskaraz egitea baizik. DESKARGATU HEMEN
Larunbat eta igande honetan Bilbon egingo dituztenak, bigarrenez eta hainbat elkartek antolatuta. Teoria eta praktika uztartu nahi dituzte asteburuan, Junkal Arrutik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
