Dekretu baten bitartez, Cristina Kirchner Argentinako presidenteak herrialde horretako erregaiak babestu nahi ditu: horrek, besteak beste, YPFren nazionalizazioa ekarriko du, eta horren inguruan espainiar estatuko politikari zein hedabide handiek gogor hitz egin dute, Luis Guridik komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bihar hilaren 17an munduan zehar ospatuko dutena, Via Campesina erakundeak deituta. Honi lotuta, munduan zein Euskal Herrian nekazariek dituzten arazo nagusiak komentatu ditu Patxi Gaztelumendik, eta Hego Euskal Herrian, besteak beste, Erralde hiltegiarena. DESKARGATU HEMEN
Astelehen honetan AEKko Bizkaiko prentsa arduradun Igor Elordui izan dugu atal honetan. Gaurkoan ere, euskalakariok euskararen inguruko hainbat berri jaso ditugu. DESKARGATU HEMEN
Martxoari dagokiona eta azalean Elizabeth Macklin: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajeetan “Urtxintxa 25 urte” eta “Begoña pizten eta zabaltzen”. Horietaz gain “Eusko labeldun zonbiak”, Josu Eubaren argazkiak, 1937ko Aberri Eguna edo Inkesta, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Internet bidez emititzen dugun zuzeneko seinalean eten batzuk nabarituko zenituzten egunotan. Gure seinalearen ezaugarriak eta kalitatea aldatzen ibili gara, Shoutcast v2 bertsio berrira pasatu gara Pazko Asteko etenaldi txikia profitatuz eta horregatik moztu da egun pare batez seinalea. Eskerrik asko zuen kezka helarazi diguzunoi eta barkatu eragozpenak.
Lehen orduan, besteak beste, Jimmy Cliff, Lou Reed, Fats Domino edo Canteca de Macaoren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Elvis Costello, King Curtis edo Gospel musika jarri ditu. DESKARGAU HEMEN
Datorren igandean Aberri Eguna ospatuko da, besteak beste Iruñean, Independentistak Sareak antolatuta. Urte berezia da 2012 hau, egoera berezia dugu Euskal Herrian zein Europako zenbait herritan. Guztia behar den bezala ospatzeko egun osoko egitarau mardula prestatu dute, Txutxi Ariznabarretak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aitziber Ibaibarriagak hainbat berri ekarri dizkigu gaurkoan: hasteko, Sarrikoko Zentral Termikoa; gero Bilbobus eta Veolia enpresa, eta Laikotasuna komentatu ditu. Bukatzeko, datorren igandeko Aberri Eguna azaldu du Aitziberrek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Espainiar estatuko kontuekin ibili gara Luis Guridirekin. PPren gobernuak onartutako aurrekontuek murrizketa gehiago ekarriko dituzte; bestalde, amnistia fiskalarena, Luisen ustez ez da etikoa, ezta juridikoki zuzena ere, eta seguru asko ezlegala. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere gai sorta ederra ekarri digu Irulegiko Irratiko Pantxo Irigaraik. Hasteko, pasa den larunbateko Baionako manifestazioa komentatu du. Jarraitzeko, datorren larunbateko Donibane-Garaziko Aberri Eguna azaldu du. Gero, LAB sindikatuaren ekintza bat eta suak mendietan egin dituen kalteak izan ditu hizpide. Bukatzeko, Donibane-Garazi Kaliforniako S. Frantzisko Hegoaldearekin parezkatu egin dela […]
