Askotariko musika gaurko musibla honetan, hasteko Frantziatik datorren French Boutik taldea, 60ko hamarkadako soinu eta irudiarekin, Parquet Courts eta Vagabon New Yorketik eta Eneritz Furyak bere bakarkako disko zoragarriarekin. Beste gozoki batzuk ere gordeak ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170410musibla-010.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=ZgTJ2J3KmFY

Gutako gehienok besterik uste badugu ere, kimikak eta arteak lotura estua dute batak bestearekiko. Margolari batek edo zizelkari batek artelan bat egin behar duelarik, oso kontuan hartzen du zer-nolako euskarri, lanabes eta pinturak erabiliko dituen, material horiek beren artelanaren iraupena, sendotasuna eta ikusgarritasuna bermatuko dituztelako, besteak beste. Bestalde, denok jakina […]

1935ean Irving Berlin-ek konposatutako kanta da Cheek to cheek, Top Hat filmerako propio sortua. Film hartan, Fred Astaire eta Ginger Rogers elkarri lotuta kantuan eta dantzan ageri ziren, masaila masailaren kontra, Astairek Rogers-i abesten zion bitartean. Hain zuzen ere, dantza egiteko era horri egiten dio erreferentzia kantaren izenak. Gaurko bertsiolarien […]

Gaurkoan pop kulturaren emakumezko kantari esanguratsuenetakoa ekarri dugu. New Yorkeko kantari, antzezle eta LGTB aktibista ezaguna da Cyndi Lauper. Besteak beste, True Colors, Girls Just Want to Have Fun edota The Goonies filmaren soinu banda dira emakume honen 80ko urteetako garai hartako hit handienak. Gaur 1983ko She’s So Unusual bilduman […]

Gaurko abestia, The World Turned Upside Down Leon Rosselsonek idatzi zuen. Kantu honetan, 1649a St George’s Hill-en gertatutakoa kontatzen digute, izan ere, Ingalaterrako gerra zibilaren Diggers izeneko mugimendu protosozialista sortu zuten eta The Diggers’ Song abestia (Levellers and Diggers bezala ere ezaguna) ezagutzera eman zuten. Askoren arabera, orduko kantu haren bertsioa […]

Zientzialari saioa 50. alera iritsi zaigu gaurko honekin. Bide polita jorratzen ari gara gure zientzialari eta entzule leialen lanari esker eta halaxe jarraituko dugu aurrerantzean ere. Efemeride txiki honetan, Izaskun Elezgarai ikertzailearen bisita daukagu. Endokannabinoideak zer diren eta gure gorputzean zer funtzio fisiologiko betetzen duten azalduko digu berak. Izaskunen iritzian, […]

Esta semana traémosvos unha Treboada ben especial! Para os que, coma nós, crecestes co Xabarín Club vai ser imposible que non berredes as cancións que temos preparadas para esta ocasión. Na segunda metade dos 90 o Xabarín converteuse nun fenómeno social con máis de 100.000 rapaces afiliados que cada tarde […]

Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratiko lagunok elkarlanean Korrikaren Bilboko ibilbidearen jarraipena zuzenean egingo dugu ostegunean. 17:00ak aldera Zorrotzako auzokideek hartuko dute lekukoa, eta ia bost orduz Bilboko auzo guztietatik ibili ostean Elorrietatik aterako da  Korrika Sondikara bidea hartuz. Zuzeneko saio berezian konexio eta elkarrizketak izango ditugu, ibilbidearen berri eman, […]

New Yorkeko portuaren aurrean dagoen Ellis Island izeneko uhartetxoa Amerikako Estatu Batuetara sartzeko ate ofiziala izan zen hirurogei urtez. Denbora horretan hamazazpi milioi etorkin sartu ziren Estatu Batuetara Ellis Islandetik. Haien artean euskaldun ugari ere baziren, Kanta hizpide honetan gogoratuko dugunez. Isle of Hope, Isle of Tears deritzan kantak Itxaropenaren […]