Pink Floyd taldearen bederatzigarren diskoa da Wish You Were Here, 1975. urtean sortua. The Dark Side of the Moon disko arrakastatsuaren ondoren (1973). Diskoa, bertan agertu zen izen bereko abesti hau bezala, Syd Barret taldearen partaide ohiari egindako omenaldia da, haren gaixotasun mentalak taldea uztera behartu baitzuen zazpi urte arinago. […]

HOGEI urte betetzear dago Bilbo Hiria. 1997.urtetik hona asko aldatu dira hedabideak. “Teknologiak izugarri erraztu du hedapen lana, lehenago eta arinago jaso dezakegu informazioa, hemengo eta milaka kilometrora gertatutakoa. Horrek eragina izan du gure irratian baliabide gehiago ditugu hartzailearengana heltzeko”, azaltzen du Ane Zabalak. “Baina, funtsean, irratiaren helburua berdina da; […]

Esta semana, ademais da actualidade dos últimos días e dunha boa axenda cultural, temos tamén dúas entrevistas ben interesantes. Hai un par de semanas estivo connosco Ledicia Costas en Bilbo e hoxe compartiremos convosco a estupenda entrevista que tivemos ocasión de lle facer. E falaremos tamén cun dos integrantes da […]

Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio […]

En Ireki Gaiola, igual que na Galiza, temos unha cultura musical que chega aos máis variados estilos. E así de variada é a Treboada musical desta semana, na que vos traemos unha selección de temas daqueles discos que se veñen de publicar nos últimos meses, para que esteades ben ao […]

Guns N’ Roses taldearen Sweet Child O’ Mine kantaren bertsioak entzun ditugu gaurkoan. AEBetako Los Angeles hirian 1985ean sortutako taldeak Axl Rose du abeslari eta aitzindari, eta Slash gitarra jolea da bigarren aurpegi ezagunena taldean. Sweet Child O’ Mine kantuaren sorrera ezagutu eta estilo anitzetan egindako bertsioak entzun ditugu. Gaurko […]

Lou Reedek sortutako Walk on the Wild Side doinuak New York-eko kaleetan, bizitzaren alderdi basatia ezagutzera eraman gaitu, bertan jaio eta hazitako Reed-en eskutik. 1972an argitaratutako Transformer diskoan aurki dezakegun kanta honetan prostituzioa eta transexualitatea, ordura arte rockean landu gabeko gaiak, nabarmen ageri dira. Gure gaurko bertsiolarien artean Dave Stewart […]

Neurri handi batean, hizkuntzak bihurtzen gaitu gizaki. Egunero-egunero baliatzen gara ahalmen zoragarri horretaz, baina, hala ere, gutxitan gelditzen gara mintzamenak zabaltzen dizkigun aukera ezin ederragoez gogoeta egiten. Gutxitan pentsatzen dugu nondik eta noiztik datorkion gizakiari mintzamena, nola garatu den ahalmen hori gugan denboran zehar eta zertan den hizkuntzaren gaineko ikerkuntza […]