Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]

Gaur, Luis Guridik hiru gai aztertu ditu: Fagor-en faktoria batzuk erosteko dauden eskaintzak alde batetik. Bestetik, EPSVak edo Pentsio-funtsak eta Madrilgo gobernuak erabakitakoa. Eta bukatzeko, Langabeziaren datuak: behera egin du, baina oso enplegu gutxi (eta kaskarra) sortu da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703luisguridi.mp3 DESKARGATU HEMEN

Itxi egin nahi dute eta hilaren 8ko data jarri diote: gaur, elkarretaratzea egingo dute irekita manten dezaten eskatzeko. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai komentatu ditu: Deustuko Kanaleko obrak, eta 7 Kaleetako Oinezkoentzako esparrua. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703aitziber.mp3 DESKARGATU HEMEN