PIPERPOLIS: Abarka taldearen Si vis pacen parabellum antzezlanaz

Abarka Antzerki Taldeak berriz ere eszenatikora eramango du bere azken lana, Si vis pacem para bellum, “Bakea nahi baduzu, prestatu gudarako” esan nahi duena. Bi urteko sorkuntza-prozesuaren ostean, taldeak mojen mundua jarri du istorioaren erdigunean, baina ohiko obedientziatik urrunduta: konbentutik kanporatzeko aginduaren aurrean, erresistentziari eta matxinadari ekingo diote protagonistek. Musika, dantza, hitanoa eta kritika soziala uztartzen dituen proposamenak gaur egungo hainbat gatazkarekin lotura egiten du, eta Arretxinagako zubiko anfiteatroa izango du berriro ere agertoki. Lanaren nondik norakoak, sorkuntza-prozesua eta antzezlanaren atzean dauden hausnarketak ezagutzeko, Abarka Antzerki Taldeko bi kiderengana jo dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Joan zaizkigun musikari handi batzuk

ol. Ira 25 , 2026
Pasa den udaberritik hona joan zaizkigun musikari batzuen omenez, hainbat kantu entzun ditugu gaurko Soinugelan. Lehenik, Sonny Rollins saxo jole aparta ekarri dugu. “Azkeneko jazz soinuaren ehiztaria” eta “Saxofoiaren kolosoa” deitu ohi zutena aurtengo maiatzaren 25ean zendu zen, 95 urte zituela. Harlemen jaioa, 1949rako jada profesionala zen eta, besteak beste, […]

Honekin lotuak