Heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, zortzi finalistak prest daude eta gu ere bai! Iaz, BECetik egin bezala, aurten Miribillako Bilbo Arenatik zuzenean emitituko dugu finala osorik, uhinetan eta Internet bidez, gure Potto irrati saioko esatarien eta laguntzaileen iruzkinekin. Biba bertsoa! Saioa zuzenean entzuteko hemen (kalitaterik onena) hemen edo hemen […]

Gotzon Barandiaranen Hitzen  ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]

Gaurko saioa Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak proiektuak irekiko du, folk ukitu handiak dituen pop garbia jorratzen duen taldea dugu Hazparnekoa. Soinu tradizionalagoak ondoren, Las Chinchetas talde iruindarrak Ituringo Arotza kantuaren moldaketa gozagarria kaleratu du GOR etxearen eskutik eta segidan Zortzi izeneko bikotea entzungo dugu Goizian argi hastian kantuaren moldaketa bikaina. […]

Badirudi aurten Xahoren urtea dela, izan ere, hemen aipatu dugun Asiskoren AztiHitA liburuaz gain, Maiatz argitaletxeak aurten argitaratu duen Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Agosti Xahok idatzitako Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques liburua dugu, lehenbizikoz 1836an frantsesez eta 182 urte geroago euskara batuan […]

Louis Lucien Bonaparte printzearen enkarguz biblia euskaratu zuen Jean Duvoisin lapurtar kapitainak. Bonapartek lapurteraz idatz zezan agindu zion, baina kapitainak bazuen eredu supradialektala erabiltzeko asmoa, euskaldun guztiontzat izan zedin. Entomologoak legez tximeleta “orratzez iltzatu eta kutxa batean ondo sailkatu” nahi zuen Bonapartek, euskalkiaren purutasuna islatzeko eta Duvoisinek euskara jaso nahi […]

Gaurko urrezko kantua Etta Jamesek 1967an grabatutako “Tell Mama” izan da, kantu paregabea. Chicagoko Chess disko etxean zegoen Etta James Alabamako Muscle Shoals-en estudiora bidali zuten eta, bertan, andre honek bere grabaziorik onena ekoitzi zuen. Aurretik, urte bat arinago, estudio berean abestiaren egile Clarence Carterrek egin zuen jatorrizko bertsioa, Tell […]

Aquesta setmana, aprofitant el Dia internacional per a l’eliminació de la violència contra les dones, parlarem del nou projecte musical i internacionalista de El Diluvi. La Jorja ens descobrirà el poeta basc Gabriel Aresti i l’Albae, per acabar, ens explicarà la llegenda de les Bèsties encantades. https://bilbohiria.com/docs2/2018/demicaenmica/181123_deMicaenMica_azaroak25.mp3 Deskargatu hemen. Asteon, […]