Saioa deskargatzeko HEMEN. Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan da. Kubara jo dugu […]

Saio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskainia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio […]

Alison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu […]