UEU Udako Euskal Unibertsitatea du izena, baina, egia esan, urte osoan zehar antolatzen dituzte era guztietako ikastaroak. Are gehiago, Eibarren egoitza finkoa daukatenez geroztik, Markeskoa egoitza alegia. Oraingo honetan UEUren komunikazio arduraduna den Idoia Torregarairekin mintzatu gara laster heltzekoa den udaberriari begira programatuak dituzten ikastaroen nondik norakoak ezagutze aldera. Iraupen […]