Asteon ere material berria eta azken hilabeteotako diskoak, hala nola, Elcano Browning Cream( Mikel Azpiroz&Matt Harding), Potemkin, Jimmy Arrabit Trio, Berri Txarrak (argazkia), Betagarri, Xabi San Sebastian eta abar ; Binilo Tenpore atalean Benito Lertxundiren lehenengo grabazioa, “Gure bide galduak”! Adi!. Berriak eta agenda ere bai! I. Elgezabal & J.Zabala. […]

Kontsultoretza esperimentalan diardu Manahmanak. Sortu ere nahiko modu esperimentalean sortu zen 2008an. Team Academy delakoa jendeari enpresa sortzen laguntzeko metodoa da. Finlandiatik ekarritakoa. 10 lagun inguru aukeratzen dituzte eta urte batean  zehar lidergoa, talde-lana. marketina eta antzeko gaiak lantzen dituzte “coach” delako baten laguntzaz. Baina, gai horietan trebatzeko lehenengo baldintza, […]

AEBetako zenbait eliza betidanik baliatu izan dira musikaz, beren eliztarren fedea sendotzeko asmoz. Barneko sentimenduetatik ateratako kantuak, beti ere Jainkoaren loria gorestea xede izan dutenak eta gizon-emakume beltzen artean berebiziko oihartzuna izan zutenak hasieratik beretik. Hainbesteraino ere, ezen eliz kantuetatik genero oso bat sortu baitzen denboragarrenean: gospel delakoa, alegia. Gaurkoan […]

Askapenak antolatu duena, hilaren 6tik 13ra bitartean. Helburua Euskal Herriko hainbat gai nazioartean hedatzea bada ere, horren bitartez gure herriarekiko elkartasuna bilatzen dute antolatzaileek. Aurten 70etik ekimen baino gehiago burutuko dituzte 18 herrialde desberdinetan, Ruben Sanchez Askapena elkarteko kideak azaldu digunez. Informazio gehiago askapena.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

EHNE sindikatuaren izenean, bertako kide den Olate Arrarte azken aspaldion Karrantza aldeko artaldeek jasan dituzten erasoez mintzatu zaigu. Elkarrizketa honetan EHNE sindikatuak otsoen erasoen aurrean administrazioek agertzen duten axolagabekeria salatu nahi izan du eta, halaber, azpimarratu egin du auzia ez dela ardiak ala otsoak, ardiak eta otsoak baizik. Solasaldi hau […]