Berrizko kantariarekin batera bigarren lana entzun eta ezagutu dugu, Etxek azaroan plazaratu zuen lan berria, eta azken hilabeteetan zuzenean aurkezten dabil. Ostegunean Garik ’16 lore’ diskoa aurkeztu zuen kafe antzokian kontzertu aurretik zuzenekoaren inguruko nondik norakoak kontatu zizkigun. Saio hau deskargatzeko klikaktu HEMEN.
Eguna: 2010-02-08
Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara. albisteak 2.0 Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago […]
Gai honi buruz jardun du Iñaki Barzena EHU eta Ekologistak Martxan taldekideak. Deshazkundearen ideia garatu du eta inguruan ditugun zenbait adibidez ornitu digu bere kontakizuna. Halaber ostegun goizean Sarrikon eta arratsaldez Ekoetxean izango diren hitzaldiak gogorarazi dizkigu Iñaki lagunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Otsailari dagokiona eta azalean “Leitzaran, ohiartzunen bidea”: honi dedikatu diote erreportai nagusia. Euskara bidaide atalean, berriz, Bermeoko euskara aztertu dute. Nafarroan bi geldialdi egin ditu aldizkari honek, “Hiru eski-bide nafar Pirinioetan” eta ” Etxano: enigma erromanikoa” artikuluekin. Ohi denez Bitakora kaierra, argazki eder bat eta hiru txango egiteko xehetasunak. Martxokoan […]
