Gaurko saioan antzerkiaz mintzatu gara, Lutxanako La keli eskolan sortu zen duela lau urte Plataforma Tirante kolektiboa. Taldeak diziplina ezberdinak lantzen ditu, ikusentzunezkoak, musika, antzerkia… Ostegunean ‘La 52’ deituriko antzezlan berria aurkeztu zuten Bilborock aretoan. Antzezlanak antzara mahai jokoan oinarrituta dago, lau pertsonaia taula gainean. Laurak kartzelako etxetxoan hasten dira. […]
Eguna: 2010-03-15
* Elkano Browning Cream taldea ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. Zuzenean ikusteko ere ez dugu aukera askorik izan orain arte. Bigarren lana plazaratu berri dutela eta, hiru astetan 15 bat kontzertu emango dituzte, hemen eta han. Azkena apirilaren 4an Bilboko kafe antzokian. Bartzelonara jo […]
Martxoaren 15etik 26ra bitartean besteak beste Bilbon martxan duguna, “Errealitateak partekatzen, eraldaketa sortzen” lelopean eta Mugarik Gabe GKEk antolatuta. Helburu nagusia Amerika Latinoko lurrari buruzko hainbat problematika ezagutaraztea da Joanes Allende antolatzaileak kontatu digunez. Aste honetan Capitol zinemetan ibiliko dira eta datorren astean, aldiz, 7 Kaleetako Boluntan hainbat hitzaldi prestatu […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu solaskide. Pasa den igandean Ipar Euskal Herrian egin Herri kontsultak, Batera eta AHTrenak alegia, ekarri dizkigu gogora: metodologia, eragina, partaidetza etab. Halaber, duela gutxi Usurbilen zaborrari buruz egindakoa izan du hizpide. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
