Funky Projects-en urte batzuk eman ondoren esperimentatzeko premia handi bat sortu zaio Ixiarri eta horri ekin dio azken hilabeteetan: Pink Gorillas izena du esperimentuak eta funtsean, pertsona bakoitzak duen sormenari eta izaera berezi horri bideak irekitzean datza, prozesu osoa gozatuz. Zer zara orain? Zer izan nahi eta ahal duzu benetan? […]

Gaur… emakume ahotsak! Mauriziatik hasita,euskal kantagintzan izan diren kantari (eta musikariak!) entzungo ditugu…Sorkun (argazkian), Aiora Renteria, Amaia Zubiria, Ines Osinaga, Maialen Errotabehere….ahots ederrek inspitatuta egin dugu! Hiru saio monografiko  izango dira. J. Zabala&I. Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Johnny Cashen musikaren zale-zaleak gara Soinugelan eta pozarren ospatu dugu American Recordings sortaren 6. alearen argitalpena. Bospasei kanta entzun ditugu guztira hamar kanta biltzen dituen disko eder honetatik. Gehienak bertsioak diren arren, Johnnyk berak idatzitako kutsu erlijiosoko kantu bat ere entzun dugu. Elvis Costellok bere azken lanean –Secret, Profane and […]

Aste honetan Gasteizen aurkeztu dituzte. Ruben Sanchez Askapenako kidearen ustez Brigadak aukera paregabeak dira internazionalismoan murgildu nahi dutenetzat. Aurten brigadistak Europako estatuko gabeko hainbat herritara, Palestinara eta Abya Yalako (Amerika) herrialde batzuetara joango dira, formakuntza ikastaroak egin ondoren. Honen inguruko informazio gehiago askapena.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.