Urteak pasatzen dira baina xarmak dirau, horrela diote The Sparteens taldeko musikariak, gaurkoan piperpolisera Douglas Nightighale etorri da 60 hamarkadako taldearen azken arrakastak aurkeztera. Guatekean murgildu eta Su Ta Gar, La polla, Sex Pistols edo Nirvanaren kantuak yeye-yeye doinuekin moldatu dituzte. Hamarakada batzuk atzera eta gu ere dantzan jarri gara. […]
Eguna: 2010-06-07
Maiatzari dagokiona: elkarrizketa nagusia Maddi Aurtenetxe futbolariari egin diote eta elkarrizketa nagusia paralisi txiki bat duen beste kirolari bati, Iker Enbeitari. Horietaz gain Ikasle trukaketak, “Sagarren denbora” dokumentala, Santutxu Futbol Taldea, Inkesta, Jai Pirata eta gehiago, Lur Mallea Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Iñaki Barcena Ekologistak Martxan -eko taldekide eta EHUko irakaslearekin izan gara. Iragan larunbatean Gasteizen AHTren aurka egin mobida oinarri hartuz, egitasmoak krisi sasoian dituen eragin kaltegarriak ( are -agoak) azaldu dizkigu. Halaber, Zornotzako baserriaren okupazioa edota ekainaren 19an Bilbon egingo den manifa nazionala ere hizpide ukan ditu Iñakik. Solasaldi hau […]
