Jon & Sugramas eta Esne Beltzaren disko berriak entzuteko aukera aste honetan, eta oraintsu argitaratutako Surfin Kaos, Governors, Kerobia, Albokak 2.1 (Ibon Koteron&Xabier Valle) eta Seiren,beste batzuen artean; Binilo Tenpore tartean Sasoi Ilunak taldearen lehenengo biniloa entzungo dugu(1991). Bejondeitsuela! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-06-16
Aurten lan hitzarmen garrantzitsua sinatu beharko lukete Gipuzkoan, Metalgintzarena. Bertan 60.000 langile daude inplikatuta eta hasteko Adegi Patronalak oraindik indarrean dagoen hitzarmenari 63 artikulu aldatu edo ezabatu nahi dizkio. Sindikatuen papera, batzarrak, grebak eta gehiago kontatu digu Alberto Kristobal ko arduradunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aipatutakoak bazterrak nahastu ditu herri horietan eta zentrala ez eraikitzeko asmoarekin sortu zen Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, herritar desberdinak biltzen dituena. Zentralak 35 Mgw. ekoizteko 180 tona egur erre beharlo lirateke, horrek dakarren guztiarekin. Honi gehitu behar zaio tximiniak eta azpiegiturek dauzkaten eraginak. Eta hori guztia, EAJko alkateak onartu zuen bezala […]
Palestinan, Txiapasen, Hondurasen, Saharan, Kolonbian… arlo desberdinetan baina beti Giza Eskubideen defentsa oinarritzat hartuta, hainbat hitzaldi eta mintegi bat antolatu ditu Mundu Bat GKEk egunotan. Aipatutakoak Getxon, Bilbon eta Barakaldon ari dira egiten Joseba Martin GKE horretako kideak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehaigo www.mundubat.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu gurekin. Aurtengo UEU-k Lekeition uztailaren 12,13,14 eta 15ean antolatu ikastaroaren informazio zehatza ekarri digu: ” Punk eta (des)eraikuntza nazionala: EHtik Mundura”. Helburuez, edukiez, metodologiaz eta parte hartzaileei buruz jardun du Iosu Larrinagak. Informazio gehiago: ehpunk2010@gmail.com helbidean. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
