Aupa! Ez, ez dogu sexu harremanik eduki Laurel “Lorenzo” Aitken-ekin. 1969an egin zituen grabazioak birpasatu ditugu, “Skinhead Train” edota “Jesse James” moduko temazoak. Hala ere, saio gehiena “Pintxatu” disko-liburua entzuten pasatu dogu. Proiektu honetan Fermin Muguruzak aukeraturiko musiketan oinarriturik pintxo batzuk sortu dituzte “A Fuego Negro” jatetxeko sukaldariek. ON EGIN!!! […]
Eguna: 2010-06-08
Azken izua Hungariako ekonomiaren zenbait datuk sortu du, eta horrekin batera hainbat gauza: Alemaniako eta Erresuma Batuko “neurriak”, Ecofineko bilera, espainiar estatuko Lan Erreforma… Guztietan nabarmena da kutsu neoliberala Luis Guridiren ustez, gastuak murriztuz sarrerak gehitu beharrean. Fiskalitatea eta euroaren ahulezia ere mintzagai izan ditu Luisek. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Ekainari dagokiona eta zenbaki honetan Paisaia mitologikoak dira gai nagusia: paisaiak eta pertsonaiak ere (Mari, jentilak, lamiak eta sorginak). Horietaz gain Eibarren euskara, Oliobondoak eta olioa, eta Saguzarrak jorratu dituzte. Eta betiko moduan Bitakora Kaiera, argazki ederra eta hiru txango, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak azaldu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]
