3. denboraldia hasi da gure saioan! Hesian talde nafarrak disko berria atera du, “Borrokatu eta irabazi”;Fran eta Mireia Bilbo Hiria Irratira etorri dira euren lan berriaz berba egitera; horrez gain, berrien tartea eta agenda ere bai! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-10-14
π LT talde mungiarraren ibilbidea ezagutzeko asmoa izango duzue gure gaurko 60. saioan; 1994an hasi zen taldearen ibilbidea eta 2005ean bukatu; hamarkada oso bat rock doinu berriz zipriztindu zuten euskal rocka. π LT euskal rock musikak eman duen talde esanguratsu eta berezienetakoa da.Mungia, lapur guztien tokia! Bejondeitsuela! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/141010_artayorranpilt.mp3 Deskargatu hemen. […]
Halaxe da, aste honetako saioan gogoan erabili dugu soinugelakide guztiok Solomon Burke musikari handia, duela zenbait egun zendu zenez gero. Jakina denez, Amsterdamgo aireportuan hil zen bat-batean soul kantari handia, bertan kontzertu bat ematera zihoala. Urtean 200.000 km inguru egiten zituen predikatzaile honek, bazter guztietan bere musikaren oihartzunak zabalduz. Gaurko […]
EHUko irakasle eta soziologo den Xabier Aierdi izan dugu gurekin; egungo egoera politikoaren foto zabala erakutsi digu eta gertatzen ari diren mugimenduei buruzko bere iritzia plazaratu. Euskal Herriko zaku politikoan dauden siglak ederto astindu ditu Xabierrek, kriterioz, naturaltasunez eta guztiok ulertzeko moduan. Eskertuko duzun elkarrizketa, entzule. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
Emakumeon Mundu Martxako 3. Ekintza Kongoko Errepublika Demokratikoan dabil egun hauetan. Helburua, aipatu Plataforma horretako Maite Segurola komentatu duenez, emakumeen aurkako indarkeria, gatazkak eta militarizazioaren artean dauden loturak salatzea da. Igandean, hilaren 17an emango diote amaiera Martxari, Bukavu hirian. Gogoratu azken hamabost urteetan miloika lagun hil direla eremu horretan izandako […]
