Piperpolisera aste honetan Zea Mays  taldeko Piti, Aiora eta Ruben etorri dira. Haiekin batera Errekaldeko laukotearen lan berria ezagutu dugu. “Era” izena dauka disko berri honek eta berarekin musika sortu, entzun, bizitzeko eta sentitzeko erak pila dira erakusten dute.  Diskoa ez da dendatan salgai egongo eta eskaintzen ari diren kontzertu […]

Asteburu “antolatuta” izan dute larrabetzuarrek. Larunbatean, herriko hamasei baserrik erakusketa egin zuten, non indabak, txakolina edo sagardoa protagonistak  izan ziren. Iluntzean, aldiz,  bertso-poteoa burutu zuten herriko tabernetan zehar, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra eta Julio Sotorekin:  Gaztetxean bukatu zuten festa. Eta igandean Eskolaren lehen Mendi-irteera egin zuten gazteenek, Larrabetzuko inguruak ezagurtzeko: […]

Laugarrenez, eta Gernikako Urriko azken astelehenetik gertu, Lurraren astea antolatu dute. Hasteko elkarlanaren frutua dela esan digu Astrako Oier antolatzaieak. Arazo globalei irtenbide lokalak eman mahi dizkiete eta horretan ari dira egunotan, eztabaidan. Praktika ere egingo dute eta honen inguruko informazio gehiago lortzeko  “lurraren astea gernika-lumo” klikatu. Deskargatu HEMEN.