Aste honetan Mugarik Gabek aurkeztu dutena, Bilbon. GKE horren ustez “komunikazioaren bitartez gure izaera eta pentsakera jakinarazten da”. Gida lau atal ezberdinetan egituratuta dago: Zergatik, Zertarako, Nola eta Gaia zabaltzeko nahia, Joana Etxano Mugarik Gabeko kideak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago www. mugarikgabe.org gunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Urtea: 2010
Jon & Sugramas eta Esne Beltzaren disko berriak entzuteko aukera aste honetan, eta oraintsu argitaratutako Surfin Kaos, Governors, Kerobia, Albokak 2.1 (Ibon Koteron&Xabier Valle) eta Seiren,beste batzuen artean; Binilo Tenpore tartean Sasoi Ilunak taldearen lehenengo biniloa entzungo dugu(1991). Bejondeitsuela! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aurten lan hitzarmen garrantzitsua sinatu beharko lukete Gipuzkoan, Metalgintzarena. Bertan 60.000 langile daude inplikatuta eta hasteko Adegi Patronalak oraindik indarrean dagoen hitzarmenari 63 artikulu aldatu edo ezabatu nahi dizkio. Sindikatuen papera, batzarrak, grebak eta gehiago kontatu digu Alberto Kristobal ko arduradunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aipatutakoak bazterrak nahastu ditu herri horietan eta zentrala ez eraikitzeko asmoarekin sortu zen Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, herritar desberdinak biltzen dituena. Zentralak 35 Mgw. ekoizteko 180 tona egur erre beharlo lirateke, horrek dakarren guztiarekin. Honi gehitu behar zaio tximiniak eta azpiegiturek dauzkaten eraginak. Eta hori guztia, EAJko alkateak onartu zuen bezala […]
Palestinan, Txiapasen, Hondurasen, Saharan, Kolonbian… arlo desberdinetan baina beti Giza Eskubideen defentsa oinarritzat hartuta, hainbat hitzaldi eta mintegi bat antolatu ditu Mundu Bat GKEk egunotan. Aipatutakoak Getxon, Bilbon eta Barakaldon ari dira egiten Joseba Martin GKE horretako kideak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehaigo www.mundubat.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu gurekin. Aurtengo UEU-k Lekeition uztailaren 12,13,14 eta 15ean antolatu ikastaroaren informazio zehatza ekarri digu: ” Punk eta (des)eraikuntza nazionala: EHtik Mundura”. Helburuez, edukiez, metodologiaz eta parte hartzaileei buruz jardun du Iosu Larrinagak. Informazio gehiago: ehpunk2010@gmail.com helbidean. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Azken egunetan zabaldu den bezala, Europako Banku batzuek espainiar estatuan dituzten 600.000 miloi euro jokoan egon daitezke. Bestetik, espainiar estatuak 80.000 miloi euro zor dizkio Europako Banku Zentralari. Gainera Alemaniatik datorren zurrumurrua ez da xamurragoa, Espainiako ekonomia salbatzeko Erreskate fondoa prestatzen ari direla dioena. Aipatu guztiak, Luis Guridiren ustez, egoera […]
Hilaren 12an, besteak beste Bilbon ospatuko dituztenak. Integrazioa, egoeraren salaketa eta partehartzea bultzatu nahi dituzte jaialdi honen bitartez, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. S. Frantziskoko plazan paellak eta gehiago izango dira: kalejira, dantzak, kantak, umeentzako tallerrak etab., euriak baimentzen badu. Aurten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bilboko Otxarkoagan, Durangon, Gernikan […]
Euskal herritik 7.000 kilometrora, Sao Tomen, duela 25 urte erbeste eta deportazioa pairatzen duen Alfonso Etxegarai eta berarekin bat egin zuen Kristiane Etxaluz-en istorioa kontatu dute erreportai honetan Iosu Martinezek eta Txaber Larreategik. Azken honen azalpenak dira entzungai dituzunak, lagun; gogoratu, ekainaren 11an Baionan eta 12an Bilboko Capitol zineman izango […]
…Jean- Pierre Luro,Jean Bordaxar,Robert Larrandaburu eta Jean-Nöel Pinqueren lan berria, Itziarren Semeak,Kerobia (argazkian), Surfin´Kaos, Mantisa…azken boladako lan berriak eta asteon 42.urteurrena bete dela eta , Binilo Tenporen Txabi Etxebarretaren heriotza gogoratuko dugu( 1968). Arg: J.Barrenetxea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
