8Oko hamarkada!  86tik 87rarteko bizia izan zuen talde mitiko bati eskainitako monografikoa: Ziklox Garaialde. Sasoi hartako giroaren eredugarri izan zen Ziklox Garaialde, berebiziko garrantzia izan zuena Alegiko Biba La Birgen jai alternatiboetan; Jota etorri zaigu berbetan,lehen bateri jole eta orain kantari kontzertu bakarrerako.Larunbatean Alegin, Tonto Kalen! Elkarrizketa brutala! Saio hau […]

Ekainaren 19an Getxon Blues Jaialdian egongo dela eta, Betty Lavettek bete du gaurko saioaren tarterik handiena. kantaria eta bere ibilbidea aurkeztu ondoren, bere azken diskoa ezagutzeari ekin diogu. Disko horretan Britainia Handiko rock artistek sorturiko zenbait kanta soul esparrura ekarri ditu Betty Lavettek eta eta bere erara eman. “Interpretations” dauka […]

UEUko udako ikastaroetako arduradun Irati Iciar izan dugu solaskide; aurtengo 38. edizioan Irña, Eibar, Baiona edota Lekeition UEU-k emanen dituen ikastaldien berri aurkeztu digu Iratik; ohikoekin batera, zenbait berrikuntza, formatoak, elkarlanak, kolaborazioak, matrikulaziorako laguntzak… Ekainaren 20 arte zabalik dago izena emateko epea. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Datorren larunbatean izango da Iruñean, UEUk eta Askapenak antolatuta eta “Prozesu Bolibartarra: oztopo eta erasoen gainetik “La Patria grande” eraikitzen” lelopean. Helburuak, leloaren esanahia, egitaraua eta gehiago kontatu digu Julen Zulaika Askapena elkarteko kideak. Informazio gehiago askapena. org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Manuel David Orrio kubatarra hango oposizioan infiltratu zen 1992 urtean. Hamaika urte luze lan horretan eman ondoren egun Habanan bizi da eta bertan elkarrizketatu du Boltxe aldizkariak: infiltratzeko erabakia, Kubako egoera eta arazoak, burokrazia, Amerika berria, mundua etabar izan ditu mintzagai Manuelek, Joseba Izaga Boltxe aldizkariko kideak kontatu digunez. Solasaldi […]

Arabako Vitalek proposatutakoa: finean, EAEko hiru Kutxen fusioa izango litzateke, baina bakoitzak hainbat ezaugarri mantenduz. BBKk eta Kutxak ezetz esan diote proposamenari, potere politikoa galduko dutelako Luis Guridiren ustez. Dena den, kontuan hartu behar da  espainiar estatuko Kutxak Banku bihurtu nahi dituztela Madrilgo erabaki guneetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Gaur piperpolisen Albokakren doinuak izan dira nagusi, Albokak 2.1 Bizialdi berria Upgrade disko liburua ezagutu dugu Ibon Koteronekin batera. Alboka motak eta baliabideak ikertu ditu bertan. Ikerketaz gain diskoan hezortzi kantu grabatu dituzte, jatorri, estilo eta garai askotarikoak. Batzuk euskal tradizioko piezak, beste batzuk munduko folkloretik hartutakoak. Saioa deskargatzeko klikatu […]

G. Aresti euskaltegiko partaide den Isa Isazelaiak euskaltegiaren egitasmo berriak azaldu dizkigu: ostiraleko ikasleen festa, ekainean zehar sagardotegira txangoak, ikastaro trinko berriak ekainean barna, “Hiri- Mendi” barnetegia, udarako zenbait plan eta egitasmo… Ez dago ez aspertzerik euskararen munduan murgilduz gero! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

1

“Mila irakurle eta hamaika gehiago” lelopean ekainaren 4, 5 eta 6an Larrabetzun egingo dutena, Literatura Eskolak eta Larrabetzuko herriak antolatuta. Bigarren edizio honetako helburua euskal literaturaren irakurzaletasuna bultzatzea da, Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak azaldu digunez. Egun horietan, liburuen aurkezpenak, bertso-trama literarioa, kontzertuak, antzerkia, mahai-inguruak eta Azoka izango dira, Literaturiatxuak (umeei […]