Gaurko saioan Bertsolari dokumentalaz berba egin dugu. Ostiralean estrenatu zen zinema komertzialetan Bertsolari dokumentala. Aurkezpenean Asier Altuna eta Mailaen Lujanbio eta Andoni Egañaren hitzak jaso genituen, gaurko saioan entzun ditugu. Asier Altuna zinemagile bergararra dokumentalen alorrean murgildu da estreinakoz. Zineaz eta Bertsoez berba egiteaz gain konferentzi baten zientzia eta pazientzia […]

Bidai txiki bat egin du gaurko atal horretan Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaileak. Hasteko, atzo Tafallan izandako Nafarroa Oinez komentatu du. Gero, larunbatean Larrabetzun ospatu zuten Elkartasun eguna izan du mintzagai. Eta bukatzeko, datorren larunbatean Azoka izango dela kontatu digu Patxik, Herriko produktuekin: bertan sagarrari egingo diote omenaldia  eta […]

Iñaki Barzena EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Joan den astean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean antolatu jardunaldiei buruzko informazioa aipatu digu. “Euskal mugimentu sozialak eta soberanismoaren gurutzebidea” titulupean hiru egunez aritu dira zenbait hizlari: eredu sozialak, ikasle edota mugimendu feminista, independentismoa eta internazionalismoa. Hor duzu entzule, laburpentxo bat.  DESKARGATU HEMEN !!!!!!