Talde eta kantari batzuen izenak nondik datozen kontuan hartuta, horien kantu bana entzungo dugu Pedro Elias Igartuak gidatzen duen irratsaio honetan. Gaurkoan, besteak beste, Bob Dylan, The Doors, Alice Cooper, Elvis Costello edo Rolling Stones entzungai dituzu.  DESKARGATU HEMEN!!!!

Ostegun honetan egingo duena, bertako Auzo Elkarteak deituta. Arrazoi franko dute Bilboko auzo horretan manifestazioa eta gehiago egiteko, baina kasu honetan FEVEren lurperatzea da arazo nagusia: aspaldian ez dute horren berririk. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia, Zorrotza Auzo Elkarteko idazkaria den Karlos Rodriguezek kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN !!!!

Gaurkoan ere hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek. Hasteko, Txileko Ikasleen grebaz hitz egin du. Gero, Uruguayko Tabaré Vázquez presidente ohiaren adierazpenak komentatu ditu. Eta bukatzeko, datorren igandean Argentinan Presidentetzarako hauteskundeak izango direla esan digu Fakunek (eta faborito garbia Cristina Fernández de Kirchner).  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Astero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; asteburuan jarraituko duen “gpuntua”ren final laurdenen inguruko informazioa, “bertsoaroa”ren edizio berria Iruñan, Bilboko Alondegiko lehen ziberbertso saioa edo agendarekin batera, Durangoko jaietan M. Lujanbiok, Abarkasek, A. Egañak eta U. Iturriagak egin saioaren zatiak entzuteko aukera izango duzu entzule.  DESKARGATU HEMEN !!!!