…disko eta kanta berriak barra-barra datoz irratira, udazkenero legez; Durangoko hatsa nabari da, material berria daukagu! Noizean Behin (argazkian) taldearen “Errautsez urrats”  EP berria entzungo dugu; Su Ta Garren “Ametsak Pilatzen”; Mikel Markezen “Hiri hartan izan zen”…eta beste batzuk! Altza bolumena! DESKARGATU HEMEN!!!!!    

Gaur dira egitekoak EAEko hiriburuetan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta eta Hezkuntza ezartzen ari diren murrizketen aurka. Egoera txarra da, EILASeko Arantza Fernandez de Garaialdek kontatu digunez, baina okerragoa izango da Jaurlaritzaren 2012rako aurrekontuak jakin ondoren. Nafarroan, gaur ere, greba egingo dute, Hezkuntza Publikoan kasu honetan.  DESKARGATU HEMEN !!!!!!

Ostiral honetan izango den Udal osoko bilkurarekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Bilduko zinegotzia. BAD jaialdian euskarazko lan bakarra izango dela kontatu ondoren, Bilbon bizi den Enric Goyalonsen bahiketa (Saharan) komentatu du. Bukatzeko, pasa den asteburuan Kukutzako kideek Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri zutela epaitegian gogorazi digu.  DESKARGATU HEMEN !!!!!