Lehen orduan Howlin Wolfen 50eko hamarkadako kantak, Mose Allisonen lehendabiziko grabazioak eta Xabier Leteren omenez egindako azken kontzertua komentatu ditu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, George Thorogood and The Destroyers, eta Wilco taldea izan ditu mintzagai. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Eguna: 2011-12-15
Aipatu auzoan, azken urteotan, ezagunak dira hainbeste jai: auzoko Inauteriak, Sanjuanak, udako festak… Aurten, hilaren 21erako, Santomas festa alternatiba antolatu dute, Santi Rodriguez Jai Batzoredko kideak komentatu duenez. Bertan, porrusalda, sagardoa, talo barazkijalea etab. DESKARGATU HEMEN!!!!!!!
Azken urteotan asko hitz egiten da Biktimen inguruan, baina askotan alde bakarreko biktimez ari dira. Eta biktimak, bederen bi aldeetan izan dira, eta “Bestelakoen” senideek egia eta errekonozimendua eskatzen dute, horiek ere sufrimendu asko pairatu dutelako, Mikel Goikoetxea “Txapela”ren emazte Izaskun Ugartek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!!
Aitziber Ibaibarriagak Donostian egiten ari den presoen aldeko ekimenarekin hasi du gaurko kronika (Bilbon ere jarraipena izango duena). Gero, besteak beste, Auzo bira, ostiraleko udalbatza, larunbateko Indarkeria sexistaren aurkako manifestazioa edo Metro Bilbao izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Bai, horrela da! 1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bilboko K. Antzokiak. Egun hura “in situ” bizi izan zuten lau lagun bildu dira Bilbo Hiria Irratian: Xabi Monasterio, Resu Uriarte, Iosu Zabala eta Jabi Lauzurika. Gogoetak, oroitzapenak, anekdotak… plazaratu dizkigute. “Zoro kuadrila” baten ametsa errealitate bihurturik! DESKARGATU HEMEN!!!!
