Bai, azkenaldian, betiko moduan Bilboko merkadilloetatik ibili gara binilo bila eta aurkitu ditugu batzuk. Gaurkoan Manu Dibango, De La Soul, Run DMC, James Brown eta “Ride The Rhythm” dancehall bilduma ekarri ditugu gurera. Horretaz aparte, Kafe Antzokian debalde lortu ditugun Eddie “Tan Tan” Thornton eta Kitty, Daisy and Lewis-enak ere […]
Eguna: 2011-12-21
Eguberrietan opariak egin ohi ditugu, eta zergatik ez, komiki bat (edo gehiago) oparitzea ez legoke txarto. Jon Iñaki Artetxek honako hauek komentatu ditu, xehetasun guztiekin gainera: “Azken garaipena”, “Udaberririk ankerrena”, “1512, Nafarroa amets urratua”, “De rerum natura 4″ eta Euskal Herriaren historia nafarra”. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Azaroari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Irune Zuluaga Goaz museoko zuzendariari egin diote. Erreportajeetan Kepa Mallea eta Auzoetako merkataritza txikia. Horietaz gain Ramon Basterra, Inkesta, Olentzero eta Santutxuko Herri Krosa, Lur Mallea zuzendariak kontatu digunez. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
