Lehen orduan Bill Friselek grabatutako John Lennonen hainbeste kanturen bertsioak entzun ditugu, eta Howlin Wolfek 50.eko hamarkadan egindako kanta batzuk. Bigarrenean, eta beti Pedro Elias Igartuaren eskutik, Berri Txarrak, Narciso Martinez eta Dave Alvinen hainbat kanta entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN!!!!!!!
Eguna: 2011-12-22
…datorren urtarrilaren 7an euskal preso politikoen alde egingo den manifestazioa, Bilbon. Beñat Zarrabeitia “Egin dezagun bidea” herri-ekimenaren kideak horren inguruko hainbat xehetasun eman dizkigu, urtarrilaren 8tik aurrera lanean jarraitu behar dela gaineratuz. Honen inguruko informazio gehiago: w.kolosalaizangoda.info webgunean. DESKARGATU HEMEN!!
Bilboko Udalak Plan Orokorrean aldaketa garrantzitsu bat egin nahi du: hainbat autobusetarako lurrazpiko geltoki berria eraiki nahi du Juan de Garai kalean.Juan Mari Zulaika Iralako Auzo Elkarteko kideak horrek zer suposatzen duen azaldu digu, oso kezkatuta daudela gaineratuz. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Fakun Aznarezek hiru ekarri dizkigu gaurkoan: hasteko Argentinan Lege Antiterrorista berria onartzear daudela. Bestalde Uruguayn abortuaren inguruko legea ateratzen saiatuko direla. Eta bukatzeko, Argentinan berriz, Ekonomia Ministerioko goi-mailako kargu bat urkatuta agertu dela kontatu digu,Fakun Aznarezek. DESKARGATU HEMEN!!!!
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izn dugu gurekin; Madrilgo gobernu berriaz eta egoera orokorraz mintzatu zaigu; ideia zentrala agian, abertzaletasunak jokatu beharreko paperaz, landu eta jorratu beharreko bideaz esandakoetan kokatu dezakegu. Beti bezala zorrotz agertu zaigu gaurkoan ere Xabier Aierdi laguna. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
