ENHEko kide Alberto Llonak Azpeitian eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak egin berri dituen jardunaldiak aipatu dizkigu.Halaber, asteazken honetan hilak18, Erraldeko kideak Osasun sailarekin egingo duten bilera ere aipatu digu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-04-17
Datorren larunbatean Sopelan egingo dutena. Ohiko eskemari jarraituko diote goizeko zein arratsaldeko txandetan. Aurtengo bertsolari gonbidatuak Julio Soto eta Arrate Illaro izango dira, Aitor Fdez. Martikorenak kontatu duenez. Honen inguruko informazio gehiago aek.org helbidean. DESKARGATU HEMEN
Dekretu baten bitartez, Cristina Kirchner Argentinako presidenteak herrialde horretako erregaiak babestu nahi ditu: horrek, besteak beste, YPFren nazionalizazioa ekarriko du, eta horren inguruan espainiar estatuko politikari zein hedabide handiek gogor hitz egin dute, Luis Guridik komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
