43 urte daramatzate Udalekuak antolatzen eta aurten ere Abaigar, Bernedo eta Goñin izango dira hainbat ume eta nerabe uztailetik aurrera. Euskaraz bizitzea, Euskal Herriko ikuspuntua azaltzea eta ondo pasatzea dira helburuak, Imanol Martinezek komentatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago: euskaludalekuak.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-04-20
Aste honi dagokiona eta azalean Edurne Elizondo beganoa. Asteko gaia Berlingo Euskal Etxea da eta Termometroan beste bi gai jorratu dituzte: Frantziako presidentetzarako hauteskundeak (Mikel Asurmendik berak idatzita) eta Euskararen kale erabilera Laudion. DESKARGATU HEMEN
Bilbon sorturiko “Iñigo gogoan” herri ekimenak Iñigoren hilketaren inguruko hausnarketa egin dute. Besteak beste, batzorde independente bat sortzea proposatu dute, hilketa argitzeko. Larunbatean, manifestazioa egingo dute Bihotz Sakratuaren Plazatik abiatuta, Urtzi Ugaldek azaldu digunez.
