Lehen ordua The Black Keys taldearen “El camino” kantarekin hasi da Pedro Elias Igartua, besteak beste Isabelle Boulay, Jimmy Cliff edo Leonard Cohenen kantekin jarraitzeko. Bigarren orduan, aldiz, Merle Travis, Heritage Blues Orchestra edo Amadou and Mariamen kantak entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-04-24
Luis Guridik PSFko hautagaiaren arlo ekonomikoko proposamenak aztertu ditu gaurkoan. Horien artean, zergei, Europako Banku Zentralari, pentsioei eta defizit publikoari dagozkienak aztertu ditu. Luisen ustez, Hollandek irabazi eta proposamenak betez gero, Alemaniatik aldenduko litzateke frantziar estatua. DESKARGATU HEMEN
Jone Zuazok. duela zenbait aste Berria egunkariak martxan jarritako kanpaina azaldu digu Paperezko prentsarentzat egoera ekonomikoa latza da, baina diruaz gain mezua zabaldu nahi dute: datozen asteotan herri zein auzoetan ibiliko dira kanpaina azaltzen. DESKARGATU HEMEN
