Gaurko saioan musika izan dugu nagusi.Borja Estankona Arean taldean ezagutu geneun duela hamar urte, bi lan plazaratu ostean agur esan zuen taldeak. Borja Estankona bakarka lehenengo lana plazaratu zuen aurreko ustean Estankona deiturikoa. Diskoak 10 kantu ditu eta Itxaso Etxebeste (baxua) eta Jimmy Arrabit izan ditu lagun. Badabiltza bigarren lana […]
Hilabetea: apirila 2012
Deiadarrek deituta eta hainbat atxikimendu lortu duena, pasa den larunbatean Baionako kaleetan euskararen ofizialtasunaren alde egin zutena. 7000 lagun baino gehiago, eta frantziar estatuko frantsesa ez den hizkuntzekiko jarrera salatzen Okzitanian, Alsazian, Herri Katalanetan edo Breizhen ere egin ziren manifestazioak, Patxi Gaztelumendik kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Aspalditik ikusi ez genuena, Barakaldon ere pasa den asteko Greba Orokorra oso arrakastatsua izan zen, Gotzon Hermosillak azaldu digunez. Azpimarratzeko Megapark itxita zegoela eta mobilizazioetan hartu zuen jende kopurua. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi Ekologistak Martxanek abiatutako kanpaina dugu, ura, etxean zein jatetxean, pitxerrean edateko. Txorrotako ur kalitatea, zenbat botila ur edaten dugun, horrek behar duen energia eta sortzen duen kutsadura…hainbat arrazoi eman digu Josetxo Alvarezek ura pitxerrean edateko.Ç DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Deba-Zumaiako flixa. Ahetze, Otsagabia edo S. Adriani buuzko artikuluak ere jorratu dituzte, baita bi txango eta ohiko argazki ederra ere. Maiatzekoak, Hektor Ortegak kontatu digunez, Izkiko Parke Naturalari egindako bira ekarriko digu. DESKARGATU HEMEN
