Elkartzenen ustez, arazoa ez da etxekaleratzearena, hau ondorioa baino ez da. Etxebizitza izateko eskubidea ez dago praktikan gizarte honen hainbat lagunentzat: hortik abiatuta, Elkartzenek hainbat proposamen luzatu ditu arazoa muinetik bideratzeko, Patri Muñozek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-12-28
Batzuk, azken bolada honetan. Hasteko, Hedabide Legearen ingurukoa azaldu digu Alvaro Hilariok. Gero, militarren aurkako epaiketak eta Emakume trafikoarenak komentatu ditu. Eta bukatzeko, azken greba eta istiluen atzean, eskuinaren eskua ikusten du Alvarok. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin hitzaldia eman du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Egoera kontutan hartuta, zer erronkak ditu Catalunyak arlo horietan? Horiei eta galdera gehiagori erantzun dizkio Marcek, katalanez jakina. DESKARGATU HEMEN
Azaroari dagokiona eta azalean Nuria Orbea. Erreportajeetan Turkia-Kurdistan-Iran, eta Otxartruke jorratu dute. Inkesta, Literatura Kritika edo Lehenengo goitibehera lasterketak eta gehiago kontatu digu Lur Malleak. DESKARGATU HEMEN
Aurtengo uztaren laburpena egin du Pedro Elias Igartuak. Bi orduan, aipatutakoen eta Manuel Galvan, Jimmy Cliff, Leonard Cohen, La Pegatina, Betty Lavelle eta Xabi San Sebastianen kantak entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bihar izango da norgehiagoka, Donostiako Anoetan. ESAITen ustez, Euskal Selekzioen Ofizialtasuna lortzeko, azken 4 urtean oso gutxi egin dute politikari nagusiek. Bihar, festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte Donostian, Martxel Toledok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
