Bueltan da Piperpolis saioa eta denboraldi berria hasteko Ruper Ordorikarekin batera plazaratu berri duen ‘Azukre koxkorrak’ diskoko kantuak aztertu eta entzun ditugu. Zaleeak baditugu hamaika kantu berri dosi txikietan entzuteko. Hamaika bertsio egin ditu hamaika kantu berera ekarriz. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-11-11
Datorren asteburuan hasita, Gabriel Aresti euskaltegiak Mintzamena lantzeko zenbait asteburu antolatu ditu, Sakanako Bakaikun. Eta datorren astetik aurrera, Barnetegi batzuk izango dira Bakaikun eta Bilbon, Aritz Estibezek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko udalak Kultura elkarteentzako aurtengo diru-laguntzen berri eman du. Gotzon Hermosillak kontatu duenez, Udalak, oso berandu gainera, elkarte horiei iaz emandakoa baino heren bat gutxiago emango die. DESKARGATU HEMEN
Datorren astelehenean, hilak 18, lau lagun epaituko dituzte Entzutegi Nazionalean, Yolanda Barcinari tarta batzuk bota zizkiotelakoan. Iñaki Barcenak, inputatuei eskatutako kartzel-zigor handiak, eta AHTren egoera aztertu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Irala eta Errekalde esan behar genuen, bi auzo horietako Auzo Elkarteek amankomuneko zenbait proposamen egin nahi dituztelako. Juanmari Zulaikak, Bilbo Hiria Antolatzeko Plangintza orokor berriaren aurrean, Trenbide lurperatze, Pabiloi andana eta Zirkulazioari dagozkien puntuak azaldu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
