Mikel Markez kantariaren bisita izan dugu aste honetan. Kantariak diskoa berria aurkezten dabil egun hauetan. Bere ibilbideko hamargarren diskoa da , ‘Indar bat dabil hor’ deiturikoa. Berarekin batera kantu berrien errepasoa egiteaz gain gaur egun kantuak egiten duten ibilbideaz mintzatu gara, atzera begira ere jarri gara. Saioa entzuteko klikatu HEMEN. […]
Eguna: 2013-11-25
Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna. Datuak gero eta kezkagarriagoak direnean, gaur ere, Koordinadora Feministak eta hainbat emakume taldek deituta, kalera ateratzeko deia egin dute, Ana Perezk kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Atzo hasi zen Lekeition, hilaren 30ean bukatzeko. Euskara hutsean egiten duten zinemaldi honetan 54 zinemagilek hartuko dute parte, Joseba Zuberogoitiak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Ekologia munduari lotuta eta azken egunotan izan direnak. Alde batetik, Iñaki Barcenak Tartalarien aurkako zigor eskaera itzelak azpimarratu ditu. Bestetik, lotsagarria da Prestigeren hondamendian epaileek errudunik ez aurkitzea. DESKARGATU HEMEN
