“Euskarak 365 egun” lemarekin ekimen ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek, Iker Mtnez. de Lagosek kontatu digun bezala. Besteak beste, gaurtik hasita (7 Katu gaztetxean), hainbat ekimen prestatu dituzte, esaterako igandean Basaurin egingo dutena. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-11-29
Aste honi dagokiona, eta azalean Mattin Larzabal kazetaria. Asteko gaia “Sendagaien Berrordainketa eta Pentsiodunak”, eta Erdiko kaieran Keu Agirretxeren eta Zea Maysen azken lanak. Jose Alberto Arrate eta Jasone Aldekoa ere elkarrizketatu dituzte, Unai Brea erredaktoreak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Neurgailu desberdin erabilita, Euskal Herriko pobrezia-tasa % 15-% 30 bitartean dago, Gaindegiko Imanol Esnaolak esan digunez. Argi dgaoena, aldiz, honako hau da: azken 4-5 urtean pobrezia-tasak gora egin du hemen ere. DESKARGATU HEMEN
S. Saturnino eguna (gaur), Hezkuntza Nafarroan eta “txapapote” informatiboa, Elurra eta Eguberri giroa, eta “Euskarak 365 egun” kanpaina izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
