Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak omenalditxoa egin dio berriki hil den Pete Seegerri. Bigarrenean, aldiz, Jimmie Rodgersen eta Linda Thompsonen musika entzun dugu. DESCARGATU HEMEN
Eguna: 2014-02-06
Hasteko, Fakun Aznarezek pasa den igandeko El Salvadorreko eta Costa Ricako hauteskundeak aztertu ditu. Gero, Venezuelan, otsailaren 4an egindako festa nazionala, eta Kubako beisbol taldeari egindako erasoa komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Begoñako igogailua, Zumalakarregiko Erraustegia, Aldaketa Abian kanpaina, eta Auzotarroken jaia Areatzan izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Kezkatuta dabiltza Barakaldon edaten ari diren urarekin. Hori, Oiola urtegitik dator eta Oiolan, besteak beste, lindanoa dago. Egoera zuzentzeko, hainbat gizarte taldek ur-konexioa mozteko eskatu diete alderdi politikoei, Karolina Peñosek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Munduan, zenbait salbuespen kenduta, ekonomiak behea jo duela eta aurrentzean gora egingo duela sinestarazi nahi digute. Luis Guridiren ustez, 2013a gogorra izan zen guretzat ere, eta 2014a antzekoa izango da. DESKARGATU HEMEN
