Lelo horrekin, eta euskal kulturaren egoerarengatik larrituta, egun osoko Topaketa konbokatu dute ostegunerako Durangon, Guk gEUre kulturaz lelopean. Bertan “Gune irekia” deritzon metodoa erabiliko dute, eta Gotzon Barandiaranek kontatu digunez, emaitzen arabera erabakiko dute nola jarraitu. San Agustin kultura gunean izango da topaketa, goizeko 9:30ean hasita, eta izen-ematea topaketaren blogean […]
Eguna: 2014-02-25
Greba eguna burutu zuten atzo langile horiek eta Pantzo Irigaraik grebaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Horrez gain, Urruñako Autobidearen Ordain lekuetan langileek ordu betez kobratu gabe utzi dute. Bestalde, Parisen Laborari Azoka dugu martxan, eta gaur Pirineo-Atlantikoko eguna da. Eta bukatzeko, Pier Paul Berzaizen datorren udako Pastorala komentatu du Pantzok. […]
Auzitegi horrek egindako Dokumentua bihar aurkeztuko dute Bilboko Burtsa auzoetxean, Emakundek, Arartekok eta Mugarik Gabe GKEEk antolatuta. Dokumentu horretan, emakumeen aurkako bortizkeriaren zenbait kasu biltzen dira. Joana Etxanok kontatu digunez, emakumeen aurkako bortizkeria egiturazkoa da. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostiralean inauguratu zuten Durangoko Plateruenan, EHNE-Bizkaiak eta Bizilur elkarteak antolatuta. Bertan, panel batzuen bitartez, Elikadura burujabetza zertan datzan azaltzen dute. Erakusketa, martxoaren 19tik aurrera, Arrasate eta Segurara eramango dute, geroago Bizkaira bueltatzeko, Maritxu Arroyok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
