Gaurko saioan antzerkia izan da protagonista, kultur Maratila jaialdiarekin hasi dugu saioa. Ostegunetik igandera bitarte euskal sorkuntzari zuzendutako zikloa dugu hau, antzerkia, dantza, bertsoa, musika… Bestetik Eneritz Artetxea aktorearekin ‘konpota’ antzezlana ezagutu dugu. Pablo Ibarluzeak zuzenduta Dxusturi konpaniak Konpota bakarrizketa egiten dabil. Phillippe Gaulierren testua da eta Umorea, tragedia eta […]
Eguna: 2014-02-17
Dagoeneko, bukatu dute filme hori errodatzen Kuban, eta aste honetan jarraituko dute Euskal Herrian. Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok komentatu dutenez, pelikula horretan giza eskubideez hitz egiten dute hainbat haurrek. DESKARGATU HEMEN
Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Itsasok, Abortoaren legea dela eta, Euskal herriko mugimendu feministak hartutako jarreraz eta antolatutako ekintzez hitz egin du Susana Gardeazabalekin. DESKARGATU HEMEN
Webgune berria atera dute Larrabetzun, eta gainera, martxoaren 15ean egingo duten I. Mendi Lasterketa iragarri dute, Iker Amarikak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Duela 25 urte hasi ziren intsumisoak espetxeratzen. Gero, derrigorrezko soldaduzka bertan behera utzi behar izan zuten. Aste honetan, Bizkaiko antimilitaristek hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Kakitzat=eko Jabi Fernandezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iñaki Barcenak kontatu digunez, loteria tokatu zaio Sestaori: Europako 8 bat hirirekin batera, datozen urteotan esperientzia pilotu bat garatuko dute, etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko eta gehiago egiteko, energia aurrezteko asmoarekin. DESKARGATU HEMEN
